Nondik heldu naiz

ANTZERKIA

Txikitatik ezagutu nuen jendaurrean antzeztearen sentsazioa. Ezagutu eta maitatu. Horrelaxe ikasi nuen eskenatokian egoten, mugitzen, istorioak kontatzen eta publikoari hitz egiten.

IRAKASLEA 

Euskaltegian eskolak ematea sekulako irakaspena izan zen, komunikazioak bertan oso balio berezia baitauka. Azalpen argiak ematea, talde dinamikak prestatzea, noiz eta nola zuzendu, arreta bideratu, prozesuak zaintzea… Ezinezkoa ikasitako guztia zerrendatzea!

IKASTAROAK 

Intuiziotik ezagutzara pasatzeko modu ezin hobeak dira ikastaroak. Horregatik, ugariak izan dira egin ditudanak: jendaurrean hitz egitea, bilerak dinamizatzea, gorputz adierazpena, erraztea prozesu kolektiboetan, ahotsa aktibatzea… eta guztietatik atera ditut altxorrak eta harribitxiak.

PNL

Programazio neurolinguistikoa. Egunerokotasunerako oso erabilgarriak diren gakoak aurkezten ditu PNLak. Ikasketa hauei esker ikuspegia izugarri zabaldu nuen eta komunikatzeko modu berriak ikasi nituen; pertsonen arteko harremanetarako ezinbestekoa.

COACHING

Handik eta hemendik jasotako irakaspenak, bizitzan zehar metatutako ezagutzak eta egunez egun ikasitakoa eskaini ahal izateko metodoa, horixe eskaintzen didate coaching ikasketek. Ikasten laguntzeko modu sistematikoa.

TREBATUS

Eta bidezidor hauek guztiek ekarri naute honaino. Esperientzia eta ikasketa hauetatik guztietatik jaio da TREBATUS. Hainbat prozesutan lagungarri izateko asmoz jaio den proiektua. Komunikazioa, lana, taldea eta, batez ere, pertsonak oinarri dituen eskaintza zintzoa.

Comments are closed.