Taldeen dinamizazioa

Dinamizatzaileak, irakasleak edota trebatzaileak gara eta tresnak behar ditugu. Izan bilera bat arrakastatsua izateko, izan plangintza bat eraginkorra izateko, dinamizazio egokiak eramango gaitu lana erraz burutzera.

Bide horretan, taldearen osasuna zaintzea, azalpen argiak ematea eta saioak hasieratik bukaerara prestatzeko metodo bat edukitzea izan daitezke dinamizatzailearentzat lagungarriak; horretarako, talde dinamikan murgilduko gara ikastaro honetan zehar.

Ikastaroaren egitura (20 ordu, osotara)

1. Metodologiak prestatu.

A. Metodologia eraiki.

B. Atmosfera zaindu.

C Bisuala, auditiboa eta kinestesikoa.

2. Saioaren antolaketa.

A. Aurreprestaketa.

B. Azalpenak.

C Fokoa, erritmoa eta akatsa.

3. Motibazioa. (4 ordu)

A Konfidantza oinarri.

B. Nork bere helburuekin bat egin.

4. Talde osasunerako dinamikak.

A. Eredu sistemikoa.

B. Metaforak.

Comments are closed.