Lan kolaboratiboa eraginkortu

Taldea edo lantaldea gara? Gure gaitasun guztiak erabiltzen ditugu? Nola izan gaitezke eraginkorragoak? Galdera hauei erantzuteko hausnarketak eta praktikak eskaintzen ditu ikastaro honek.

Taldekideekin gustora lan egiteak lanaren eta emaitzen kalitatea izugarri handitzen du, hobeki egiten dugu lan eta ondoriak guztionak dira; batuketa baino, biderketa gara. Horretarako, lana antolatu behar dugu eta pertsonak zaindu behar ditugu. 

Ikastaroaren egitura (20 ordu, osotara)

1. Emaitzak, prozesuak eta pertsonak zaindu.

A. Helburuak adostu eta zehaztu.

B. Erabakiak, zereginak, jarraipena eta ondorioak.

C. Konfidantza eta elkarlana.

2. Bilerak eraginkortu.

A. Bileraren prestaketa.

B. Partehartzeak antolatu.

C. Gai orden eta akta ereduak.

3. Lidergo inspiratzaileak.

A. Lantaldeari zer eskaini.

B. Pertsonei zer eskaini.

C. Zure buruari zer eskaini.

4. Pertsonen arteko komunikazioa.

A. Mapa eta lurraldea.

B. Nia eta baina.

Comments are closed.